Gamer gelaGame Erauntsia eta Rolariak
Topaketa
Game Erauntsiak eta Rolariak, bakarrik edo lagunekin, jolasten gozatzeko tartea irekiko dute Azokan. Bideojoko saioak: • 30 minutuko bideojoko saioak izango dira. • Goizean: 10:30etik - 13:30era. • Arratsaldean: 16:30etik 19:00etara. • Edukiera 30 pertsonakoa izango da saio bakoitzean. Rol saioak: • 30 - 60 minutuko saioak. ◦ 1. saioa: 11:00etan. ◦ 2. saioa: 12:00etan. ◦ 3. saioa: 17:00etan. ◦ 4. saioa: 18:00etan. • 6 lagunentzako tokia saio bakoitzean.. Game Erauntsia elkarteak euskal bideojokozaleen komunitatea osatzen du. Euskarazko bideojokoen, eta hauei lotutako edukien eskaintza urria ikusita, euskara eta bideojokoak uztartzeko hainbat ekimen abiatu ditu 2014. urtetik: jokoak euskaratzea, industriaren gaurkotasuna zein kritikak lantzeko blog komunitarioa eta podcast-a kudeatzea, txapelketak eta ekimenak prestatzea, Gamer Gelak nahiz bestelako tailerrak antolatzea, hitzaldiak eskaintzea, eta, orokorrean, bideojokozale euskaldunak elkartzeko espazioa eratzea izan dira Game Erauntsiaren eginkizun nagusiak. Informazio gehiago // https://gamerauntsia.eus Rolariak Euskaraz rola jolasten duen komunitatea. Topaketak, rol jokoak,... jarduera ugari rolaren inguruan sortzen dituen elkartea. Informazio gehiago // https://rolariak.eus