14

"Eden" soinu-fikzioaren 3. denboraldiaEITB

Aurkezpena

"Eden" gazteentzat sortutako soinu-fikzioa da. Hirugarren eta azken denboraldia azken gertakariak eman zirenetik urtebetera hasten dira. Bere amaren hilketa ezin gainditurik eta arrangura eta mendeku grinaz beterik, Naroa berriz ere herrira itzultzen da bere aitarekin batera, Aste Santuetako oporrak pasatzera. Oporrak ez dira atsedena izango ordea. Alboratuak izan dituen Beca eta Oierren konfidantza berreskuratzeaz gain, haur baten desagertze misteriotsu bati aurre egin beharko dio Naroak, eta bideak, beste behin, uste bezain hila ez dagoen Jinkorengana eramango du.

Abenduak 5

13:00 - 13:30

Irudienea – Zugaza