Ikusgela: historia ulertzeko bideoakEuskal Wikilarien Kultura Elkartearen proiektua eta Bira produkzioak
Aurkezpena
Danel Galdaerak aurkeztuta, historiako pasarte garrantzitsuak hobeto ulertzeko bideoak biltzen ditu Ikusgelako sail honek. Sei bideotako lehen denboraldiaren ondoren, bigarren denboraldiari ekingo diogu azaroan. Aurkezpen honetan hiru bideo ikusiko ditugu, horietako bat primizian. Ikusgela azalpen bideo libreetan espezializatutako ataria da. Hainbat irakasgai desberdinetako hezkuntza baliabide irekiak sortu eta biltzen ditu. Proiektua Euskal Wikilarien Kultur Elkarteak bultzatzen du, eta gaur-gaurkoz 200 bideotik gora sortu dituzte.