PiztiakAmancay Gaztañaga. EITB
Aurkezpena
Ekiñeri agur-festa egingo diote lagunek izeko Karmen bizi den baserrian; tokiak ahoz-aho kontaturiko istorio, sineskeria eta sekretu ezberdinak gordetzen ditu. Festa-gau horretan, Ekinek kutxa bat topatuko du ganbarako teilapean. Ezusteko aurkikuntza hori izango da ondorengo gertakizun guztien eragile. Puzzlea osatzeko beharrezko diren pieza bakoitza, baserrira gerturatzen joango diren pertsonaia ezberdinek emango diote Karmeni. Iraganean jatorria duen gertaera batek zerikusirik izan dezake, egun, baserrian bizi diren egoerekin? Karmenek argitara atera beharko du guztientzat ahaztua izan dena. Zein da baserriak gordetzen duen sekretua? Izango al du zerikusirik Ekiñe eta Karmenekin? "Piztiak" telesailak, sekretu familiarra argitara ekarri nahi du. Thrillerra eta drama nahasten dituen sei istorio hauek, suspensearen maitale diren ikusleei zuzenduta daude. Ezer ez da dirudiena naturaz-haratagoko gertakizunez beteak dauden istorio hauetan.