Sorgina banaizAsisko Urmeneta

Dokumentala

Orain dela 500 urte gertatu zen sarraskia: 1525ean Errege Kontseiluak agindua eman zuen Pirinioetan aurkitu berria zuten sektako bost kide exekutatzeko. Epai horrekin euskal sorginkeriaren kontrako jazarpen gupidagabea hasi zen, ehun urte iraun zuena. Hemen Europako ehizaldi handiko ezaugarri guztiak batu ziren: potentzien arteko muga ezegonkorra, jaunen kontrako erreboltak, misoginia ikaragarria, adingabeen manipulazio lotsagabea, torturaren ondorioz eginiko salaketa masiboak… Eta halako batean kolpetik bukatu zen sorgin-ehiza, hasi zen bezala, ageriko arrazoirik gabe. Eta bost mende hauetan kontakizun bakarra onartu da, inkisidore eta legelariena, akelarreetan deabruarekin elkartzen eta han beren krimenak prestatzen zituzten sorgin hegalarien mitoa asmatu zuten horiena.

Abenduak 6

13:00 - 14:30

Irudienea – Zugaza