“Ezki kontu-kontari” bigarren denboraldiaLeire Bereikua Barinagarrementeria eta Iban Gonzalez Pagaldai. Gookapi
Aurkezpena
Iratxoen basoan ilargi betea atera da berriro, zatoz sutondoan esertzera eta Ezkiren kondaira berriak entzutera. Ezkiren istorioen bidez, munduko hainbat lekutara bidaiatuko dugu: Txina, Vietnam, Ghana, Euskal Herria eta urruneko beste lurralde askotara! Munduari eta bizitzari buruzko hamaika gauza ikasiko ditugu! Aurrestreinaldi honetan bi kondaira aurkeztuko dira: - Tartalo: Euskal Herriko kondaira honetan, Tartalorekin egingo dugu topo, umeak eta iratxoak jaten dituen begi bakarreko erraldoi beldurgarria… Gai izango ote gara Tartalori aurre egiteko? - Arroz pasteltxoak: Ezkik kontatuko digun Vietnamgo elezahar baten bidez, munduko lurraldeetako jakiek tokiko kultura eta historia transmititzen dutela ikasiko dugu.