DEMASA

DemaS.A.: sortzaile amateurren arteko dema. Euskarazko laburmetraien finalaTaupa Euskaltzaleen Mugimendua

Lehiaketa

Urte osoan zehar herriz-herri euskaraz egiten diren laburmetraien lehiaketetan (24 ordu edo gutxiago edo 24-48 ordutan egiten diren ikus-entzunezko rallyak) finalista geratu direnen finala da DemaS.A. Durangoko Azokako Irudienea gunean ospatzen da lehiaketa eta bertan aukeratzen da urteko laburmetrairik onena. Horretaz gain, DemaS.A. topaleku ere bada zuzendarien artean elkar ezagutu, esperientziak partekatu eta harreman berriak sortzeko. Epaimahaia ikus-entzunezko sektorean aktibo dauden profesionalek osatuko dute eta abenduaren 6ko ekitaldian bertan zuzenean emango dute aurtengo irabazlearen berri.

Abenduak 6

18:00 - 21:00

Irudienea – Zugaza