LaburmetraDA!

Film emanaldia

Ziklope (Xabat Lertxundi),  Hatsa (Josu Ozaita Azpiroz), Planetagatik (Eneko Muruzabal), Erreka zoko hortan (Ekaitz Bertiz, Kimuak katalogoarekin elkarlanean), Ultramarino (Maren Zubeldia eta Silvina Guglielmotti), Janire Etxabe (Haize lerroak).

1) Ziklope: Cristina ez dago ongi, baina ez senarrak dioen desorekagatik. Hautsita dago familiako sekretu izugarri bat aurkitu duelako. Min guztiaren erdian, Cristinak indarrak biltzen ditu euren bizitzak izorratu dituen egiazko ziklopeari ausardiaz aurre egiteko. 

2) Hatsa: egurra hilda dago eta txondorrean berpizten da. Hatsa hartzen du, lurruna, usain indartsua, arnasaldi sakona. Desagertzear dagoen izpiritua da, zapore eta ke forman. Arbasoen bizimodua, mendiarekin batera lan egiteko aukera. Eta ikusezin den arima hori, zure gorputzean sartuko da. Gure mendietara eramango zaitu, eta kez inguraturik, eraldaketa bat sentituko duzu. Momentu horretatik aurrera, ikatz guztiak ez direla berdinak ohartuko zara.

 3) Planetagatik: Mario zientzialaria da eta esperimentuak egiten ditu elikagaien ikerketako zentro aurreratu batean, Karla lankidearekin batera. Langileentzako ingurumen-politika berriak jasanezinak bihurtzen direnean, Juanarenera (bere nagusia) joango da.

4) Haize lerroak: Haize Lerroak Janire Etxabe dantzari bertikalak lau urtetan zehar Euskal Herriko mendi eta baso esanguratsuenetan sortutako dantza lerroak dokumentatzen ditu, paisaian Harrobi Dantza Bertikala konpainiarekin batera esku hartuz.

5) Erreka zoko hortan: Aita ohean gaixorik dagoela eta, Joxepik, Iparragirre baserriko alaba zaharrenak, bere gain hartu beharko du haren egitekoa: kontrabandoan pakete astun bat garraiatzea Frantziako mugaren beste aldera. Gau beltzean, karabineroak ez dira basoak ezkutatzen duen arriskurik beldurgarriena.

6) Ultramarino: Herriko jaiak dira, eta Zazu, nerabezaroaren atarian bere nortasunaren bila dabilena, bidegurutze batean dago: aukeratu egin beharko du edo tradizioz zehaztutako rola bete edo bere sentimenduek agintzen diotenari jarraitu.

 

Abenduak 7

20:00 - 21:00

Irudienea – Zugaza