Loa eta Laia: bat, bi hiru, lau! Doinuak hamalau!Josu Bergara, Paul Caballero, Ane Martinez, Leire Aparicio, David Sanchez. Paraxut
Aurkezpena
"Loa eta Laia" telesailaren laugarren denboraldi honetan Loa eta Laia musikaren didaktikan eta euskal kulturan murgilduko dira. Qiang eta Niko taldekideekin batera, lagun berriak egingo dituzte: Tin eta Ton. Erritmoa, melodia, armonia eta beste kontzeptu batzuk landuko dituzte elkarrekin, 10 atal koloretsu eta dibertigarrietan. Aurrera musika alaia! Gora Loa eta Laia!