Emakumeak herri-kiroletan: geu ere bagara nor!Akaitze Kamiruaga. Labayru Fundazioa
Dokumentala
Dokumentalean emakumeek herri-kiroletan egin duten ibilbidea ezagutarazi nahi da, haien ekarpenari balioa emateaz gainera. Kirolariek eurek ematen dute lekukotasuna, hainbat modalitatetakoak: harri-jasotzaileak, aizkolariak, segalariak, sokatirako tiralariak... Euren ahoz entzungo dugu ze bilakaera egin duten, ze arazo edo traba gainditu behar izan duten, eta etorkizuna nola ikusten duten.