Gatzagaetxebarria

Etengabeko (ber)eraikuntzanJulene Gatzagaetxebarria Ameyugo, Egilea editore

Liburu aurkezpena

Liburua hitzen eta irudien arteko elkarrizketa da, bihotzaren sakontasunetik sortua. Olerki eta ilustrazioen bidez, bizitzaren koloreak eta testurak islatzen dira, emozioen zubiak eraikiz. Poemak nire bizitzako une eta egoera animiko ezberdinetan idatzi ditut, etengabeko eraldaketan dabilen bizitza honetan. Eta hori da hain justu bilatzen dudana: etengabeko eraldaketa. Gogoko ez dudan hori aldatu, eta ahal den heinean, hobetzea. Beldurra ematen digu eraiki duguna eraisteak, nahiz eta ez dugun gogoko, baina erosotasuna ematen digu eta horrekin konformatzen gara. Baina batzuetan arriskatu behar dugu, eraikitakoa eraitsi eta horren gainean berriro eraiki, gure azken helburua lortu arte. Izan nahi garen horiek izan arte. Euskararen soinu eta erritmo berezia azpimarratuz, olerki hauek irakurleari barne-bidaia bat eskaintzen diote: batzuetan gozoa, besteetan sakona, baina beti bihotzaren bidez gidatua. Orrialde bakoitzean, irakurleak bere emozioak eta bizipenak aurkituko ditu eta bidaia honen parte bihurtuko da. "Etengabeko (ber)eraikuntzan" ez da soilik poesia liburu bat, baizik eta gogoetarako eta kontzientzia hartzeko gonbidapena, euskararen edertasuna eta hitzen magia uztartuz.

Abenduak 5

18:00 - 18:30

Ahotsenea Literatura