Diseño sin título (54)

Beste zerbait, Danele Sarriugarte/ Katona, Antxiñe Mendizabal / Narrugorrik, Ixiar Rozas.Consonni

Liburu aurkezpena

consonni-k hiru idazle garaikide gonbidatzen ditu, euskal literaturan ahots anitz eta ausartak ordezkatzen dituztenak. Saioa haien azken liburuen inguruan antolatuko da eta, aldi berean, gure argitaletxean euskaraz argitaratu ditugun lehen hirurak: Beste Zerbait (Danele Sarriugarte), Katona (Antxiñe Mendizabal) eta Narrugorrik (Ixiar Rozas). Hiru obra hauek genero literarioen mugak kolokan jartzen dituzte, hizkuntzaren eta narrazioaren aukerak zabaltzen dituzte, eta edukia eta forma uztartzeko modu berriak proposatzen dituzte. Guztira, euskal literaturari beste zerbait ekartzen diote. Jarduera honek elkarrizketa literario bat izango du ardatz.

Abenduak 6

10:30 - 11:30

Ahotsenea Literatura