Esne-berriketanUxue Alberdi eta BegoƱa Durruty. Elkar
Liburu aurkezpena
Garrantzi handirik gabeko solasa omen da esne-berriketa. Sarrien, emakumeen arteko mintzoari deitu izan zaio hala. Ostikoz jotako marmitatik esnea parrastan bezala galdu dira ahotsak ahanzturaren aldapetan behera. Arrasto min horri segika bildu ditu Uxue Alberdik liburu honetako istorioak, han-hemengo andreengana eskean joanda.