Barne zerbitzuakKatixa Agirre. Elkar
Liburu aurkezpena
36ko gerra galduta, espetxe eta kontzentrazio-zelai frankistetan preso zeuden euskaldun senideak bisitatzen hasi ziren zenbait emakume ausart, eta erbesteko agintari abertzaleekin harremanetan jarri ziren gero, batetik besterako mezu trukean. Hortik sortu zen Alava sarea, gerraosteko espioi-sare garrantzitsua izan zena. Haren historia berreskuratu eta fikziora eraman du Katixa Agirrek, eleberri zirraragarri bezain beharrezko bat eginez.