Moebiusen ertzakGarazi Kamio. Elkar
Liburu aurkezpena
Angela zen herrian, familia zintzo eta tradizional hartan. Gazte zela egin zuen bertatik ihes, ito beharrean, eta Angel bihurtu zen hiri handian, etxekoengandik urrun. Zahartzaroan, baina, osasun makalak herrira eta familiaren abarora itzularaziko dute, bai eta Angela izatera ere. Transexualitatea eta zahartzaroa elkarrekin gurutzaturik, eleberri delikatu baina entretenigarri batean. Kutxa Fundazioko Irun Eleberri Saria