‘Saharari kantari’ diskoa
Zenbait egile
Diskoetxea: ; Berria ; Elkar ;
12 €
Urtea: 2023
ISBN: 978-84-1360-348-3
Euskarria: CD
Deskripzioa
Saharari Kantari egitasmoaren asmoa da saharar herriari keinu bat egitea, eta musikaren bidez herri horren askatasunerako eskubidea aldarrikatzea. Euskal eta saharar kulturek badute antzekotasunik, eta, geografikoki urrun badaude ere, gertu daude herri gisa. Sahararren ezgarit oihuak irrintziaren antza du, eta sahararren legtaa delakoak –bat-batean kantatzen edo errezitatzen diren poemak– bertsolaritzarena. Emakume sahararrek elkarrekin egiten dituzte haimak, auzolanean. Hassaniaz, tuiza deitzen zaio ekintza kolektibo horri, eta disko hau ere hala egin dugu, haima bat izango balitz bezala, elkarlanean, auzolanean.
Euskal Herriko hamabost abeslari eta talde elkartu ditugu diskoan. Den-denek esan zuten baietz erronka proposatzean. Sahara hitza aipatu zitzaienean, ez zuten zalantzarik izan. Hamabi kantaz osatutako lan bat da emaitza. Aziza Brahim eta Ali Seidah artista sahararrek ere bat egin dute egitasmoarekin.
Arabako SEADen Lagunen Elkarteak ere zeresana du egitasmo honetan. 2013an Mendebaldeko Saharari kantatzeko lehiaketa abiarazi zuen, eta, hiru alditan, abesti sorta ederrak sortu zituzten hainbat eta hainbat musikarik. Gure egin dugu ekinaldi horren izena, eta kanta horietako batzuk aurkituko dituzue hemen, baina baita abeslariek aurretik sortutakoak eta proiektu honetarako propio osatutako beste batzuk ere.
Gure poeta batek esan zuen bezala, poesia etorkizunez betetako arma da, eta espero dugu poesiaz betetako kanta hauek ahanzturari eta axolagabekeriari aurre egiten lagunduko dutela. Kanta eder hauen oihartzuna hondarrezko dunetara iristea nahiko genuke, eta saharar herria bere lurraldean libre bizitzea, berandu baino lehen.
Ez dugu ahaztu behar sahararrek ia 50 urte daramatzatela basamortuan erbesteratuta, edo okupaziopean, beren lurraldean, non saharar kulturaren eta identitatearen sinbolo guztiak debekatuta dauden: haimak, melhfak, hassania, musika, dantza, eta poesia bera ere bai. Orain gerran daude berriz ere, baina ezeren gainetik, Sahara erresistentzian ari den herria da.
Saharari Kantari ekinaldiarekin bat egin duten musikari guztien eskuzabaltasuna eskertu nahi dugu, baita proiektua posible egin duten konplizeena ere: Euskal Fondoa, Elkar, Berria eta Bakun. Iraia Okina ilustratzaileari ere shukran, azaleko marrazki ederrarengatik.
Lantzean behin zehaztasun osoz lerrokatzen da dena. Bat-bateko ideia bat izan zena amets bilakatu zen, eta geroago, promesa moduko bat. Esku artean daukazuen diskoa kateaketa horren emaitza da. Hassaniaz, mendia eta bihotza hitzak berdin esaten dira, galb, auskalo zergatik, eta desertuko dunak pentagrama bihurtuta, maitasun ekintza bat egin dugu, musika lagun.
Martxa baten lehen notakAZIZA BRAHIM + OREKA TX + MIKEL LABOA
Desio bat dutAZIZA BRAHIM + EÑAUT ELORRIETA
ZuganMIKEL URDANGARIN
Bidea eta denboraANARI
SaharaIKER LAUROBA + ESTI MARKEZ + FARIBA SHEIKHAN
Hareazko erlojuaPOSTAL KOLEKZIONISTAK
Galdu gabeko irriaPHYSIS VERSUS NOMOS
Oroitzapenetan (2013)PELLO REPARAZ
HareaIZARO
Haizea harrien kontraOLATZ SALVADOR + IDOIA ASURMENDI + ITZIAR ITUÑO
Sahara nire lurraALI SEIDAH
Izar polisariar batEÑAUT ELORRIETA + OLAIA INZIARTE