Dendako bilatzaile aurreratua

Su hartu bitartean

Zeker

Diskoetxea: Musika Zuzenean

5 €


Urtea: 2023
Euskarria: CD
Deskripzioa
Zeker taldearen ‘Su hartu bitartean’ (2023, auto-ekoizpena) EP-ak, euskarazko 5 abesti jasotzen ditu. Lehen diskoko punk-rock soinuekin jarraituz, abestiek kutsu bizkorrago bat hartu dute oraingoan. Euskara hutsean eta taldearen zigilu diren ahots melodikoekin, egunerokotasunak eta bizi dugun gizartearen norabideak sortutako kezkei buruz mintzo da lana. ‘Su hartu bitartean’ Berriz herriko Lorentzo Records estudioan grabatu eta nahastu zen 2023ko apirilean, Aitor Ariñoren eskutik, eta ekainean ikusi zuen argia formatu digitalean.

MusikaZuzenean standean egongo da eskuragarri, ale zenbatuak dituen edizio mugatuan.


Antzeko produktua