Ahotsenea Literatura definitibua (1)

Kepa AnabitarteEneko Bidegain

Liburu aurkezpena

Kepa Anabitarte (Pasaia, 1934) politikaren muinean ibili da bizitza osoan zehar. Ez politika instituzionalean, ezta ere lehen lerroetan, baina politikaren funtsa izan du ardatz, hots, Euskal Herriaren zapalkuntza politikoaren analisia eta askatasunerako oinarrizko ideologia. Eskolak deserrian eginik, nerabea zela izan zuen harremana abertzaletasunarekin, frankismoaren urte ilunenetan. Gazterik hartu zituen ELAko ardurak, eta klandestinitatea eta kartzela ezagutu zituen hargatik. Bitartean Municheko kongresura joan zen 1962an. Bihurgunea izan zen hura haren bizitzan, balizko trantsizioaren bidean euskal nazioari uko egitea bezala bizi izan zuelako. Geroztik, analisi politikoan sakondu zuen, eta horrek EAJren haserrea eta ELAko zuzendaritzarekin harremana moztea eragin zituen. ELA-berri (gerora ELA-MSE) taldeko arduraduna izan zen, eta geroago ESB (Euskal Sozialista Biltzarra) eratu zuen. Kooperatibismoan ere aritu zen, besteak beste Irizarren, eta Euskadiko Kutxako kontseilu errektorean. Hainbat ekimenen sorreran parte hartu zuen, horien artean Nabarralde, Gara edota Gaindegia. Baina azken hamarkadetan Orreaga Iritzi Taldeari eskaini dio militantzia denbora gehiena. Bizitzan zehar hainbat lagun gurutzatu ditu: Serafin Esnaola, Jose Antonio Agirre, Iñaki Aginaga, Manu Robles Arangiz, Jose Maria Arizmendiarreta, Ez Dok Amairuko jendea, Andoni Espartza, Txillardegi, Iñaki Larramendi, Jose Miguel Beñaran Argala, Rafa Diez…

Abenduak 5

16:30 - 17:00

Ahotsenea Literatura

Ikusi