Momotxorroak - Kaos baten istorioaJon Eguskiza, Kepa Otaegi eta Andra Mari Dantza Taldea.

Dokumentala

Iraupena 45 minutu.

Ohitura zaharrai zegokioenez, Altsasuko inauteriak, Europako inauteririk zahar eta arkaikoenetariko bat da. 1916.urtean egin izan zen azkenengoz. 70. hamarkadan herriko zaharrenek bakarrik zuten inauteri horien oroitzapenak. Ricardo Aldasoro zen horietako bat, eta “Gure etxea” elkarteko atarian Patxi Goikoetxea gazte bati egindako aipamen batek piztu zuen sugarra. Aipamen hori Jose Maria Satrustegiren “Solsticio de Invierno” liburuan geratu zen idatzia, Patxiren emazteak, Amaia Ohiarbidek, idazlearekin zuen gertutasunarengatik. Aipamen hori Juan Antonio Urbeltz antropologo eta folkloristak irakurri zuenean, argi zeukan bertan altxor bat zegoela gordeta eta Andra Mari Dantza Taldeari luzatu zion hura ikertzeko proposamena. Dokumentalaren proiektu honetan, hain zuzen ere, Berreskurapenaren nondik norakoak jasoko (Jasotzea da helburu) dira eta prozesu hori nolakoa izango zen kontatuko dute berreskuratze prozesu horretan ibilitakoal, baita inauterietako pertsonaietaz eta hauen sinbologiaz arituko dira. Momotxorroak, ereintza, juantranpas… 1978an antzeztu zuen Andra Mari taldeak Altsasun eta horrek herritarren kontsientziak astindu zituen, zaharrenek beldurrez oroitzen zuten inauteri horiek, gazteenek berriz, hau berpizteko bat gogotan zeuden. Enrike Zelaia, Satur Leoz eta beste hainbat Altsasuarrek Andra Marikoek egindako lanaz baliatuz 1982an plazaratu zuten lehen aldiz. Ordutik aurrera urtero ospatu dira inauteriak eta Euskal Herriko inauteri ospetsuenetariko bat bilakatu izan da.

Abenduak 5

17:30 - 18:15

Irudienea – Zugaza