
Foto LasoIban del Campo

Film emanaldia
Iraupena: 61 minutu.
Pedro Sologaistoa ‘Laso’ (1920-2009), Arrasateko argazkigintzaren aitzindarietako bat izan zen. Argazkilari profesionala eta zinemagile amateurra izan zen Laso. 2018an aurkitu dira Lasok Arrasaten 1960. eta 1980. hamarkadetan grabatutako hainbat Super 8 pelikula zahar. Bobina zahar horiek berreskuratu eta bizi berri bat emateko asmoz, film hau egiteko enkargua jaso zuen Iban del Campo zinemagile arrasatearrak.