Gizarte Dialogikoa: Zientzialariek eta herritarrek atsegin eta erabiltzen duten soziologiaBizi Ikerketa Taldea
Liburu aurkezpena
Ekitaldian parte hartuko dutenak: Joxerra Bengoetxea (Euskal Herriko Unibertsitateko errektore hautatua), Marta Soler (European Sociological Association elkarteko lehendakari ohia), Harkaitz Zubiri-Esnaola (Bizi ikerketa taldeko ikertzaile nagusia), Gontzal Uriarte (irakaslea eta aktibista) eta Ane Olabarria (Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzailea).
Liburua herritarrei zuzentzen zaie, beren aniztasun osoan, zeinak badakiten beren gizarteak aztertu eta hobetzeko eskubidea dutela. European Sociological Association (ESA) elkartearen 2024ko Kongresuan inkesta bat egin zen bertaratutakoen artean, soziologiako liburu garrantzitsuenak identifikatzeko. Max Weberren "Ekonomia eta Gizartea" bezalako lanekin batera, Soziologiaren historiako hamar liburu garrantzitsuenen artean atera zen “Gizarte Dialogikoa”. Orain arte, historikoki, beste zientzietako ikertzaile nagusiek ez diete gizarte zientziei erreparatu. Gizarte dialogikoaren teoriarekin lehen aldiz aldatu da hori, Katalin Karikó medikuntzako Nobel Saridunak ere liburua gustoko duela jarri baitu sare sozialetan.