KORAPILATU Karta Jolasa - MAITE ASENSIO IPARRAGIRRE -AINHOA PINEDO ETXEBERRIA

Korapilatu karta jolasaHezten Aisialdi Euskaltzalea Elkartea

Aurkezpena

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Maite Asensio Iparragirre eta Ainhoa Pinedo Etxeberria

Korapilatu hitz, irudi eta hizkiak lotu eta pilatu!

Karta-jolas honetan, hizkiak, hitzak eta irudiak topatuko dituzue. Karta guztiek irudiak dituzte alde batean eta, bestean, hitzak eta hizkiak. Jolaserako aukera mordoa dituzu, beraz, eskuartean. 

Helburua, hitzen eta irudien arteko lotura egitea izango da (hitz-hitz, irudi-irudi edo irudi-hitz). Hitzek eta, batez ere, irudiek bakoitzari iradokitzen diotena askotarikoa izan daiteke, beraz, milaka dira sortu daitezkeen loturak! 

Guk 3 jolas proposatuko dizkizugu eta, hortik aurrera… eragin irudimenari eta sortu berriak taldean! Kaxaren barrualdean jolasaren 3 modalitate ezberdinak azalduko dira.

Abenduak 8

13:30 - 14:00

Talaia – Landakogunea