
KuartzIII

Disko aurkezpena
Kuartz, rock-an oinarritutako Base-nafartar taldea da, batzutan bluesari eta usu stoner-ari nahasten dena. Ibes Mongabure (kanta ta gitarra) eta Oihan Delavigne-ek (bateria) osatzen dute. Apalean
doblatutako notak eta botz erlastu baten bidez, magma antzeko soinu bat botatzen du bikoteak.
Taldeak bere "III" izeneko 10 kantako hirugarren diskoa kaleratuko du 2024-ko Irail ondarrean, EñautGaztañagaren eskutik zizelkatua, Zestoako Gaztain estudioetan.