Urak eginen du bideJune Agirre, Alex Altuna, Oier Markotegi
Film emanaldia
Iraupena: 30 minutu
Azken bi hamarkadetako iraultza digitalak gure bizitzetan pantailek duten pisua handitzea eta ikus-entzunezkoen eskaintza biderkatzea ekarri dute, eta horrek kontsumo-ohituren goitik beherako aldaketa ere suposatu du: sare sozialetan, interneten eta plataformetan ikusi, elkarbanatu, eta sortzen ditugu ikus-entzunezko edukiak. Baina zein hizkuntzetan iristen zaizkigu eduki horiek? Ba al du honek eraginik euskararen normalizazio prozesuan? Hainbat adituren iritzietatik eta ikus-entzunezko munduko aurpegi ezagunen esperientzietatik, euskarak pantailetan bizi dituen erronkak ezagutuko ditugu dokumental honetan.