
Zebrak eta bideakNerea Loiola

Liburu aurkezpena
Sei ipuinez osatua da Nerea Loiolaren bigarren narrazio bilduma hau. Ipuin hauetako pertsonaiek aurrera egin beharko dute bizitzak ezarritako bidegurutzetan; ezezagunera urratsak eman, emakumea eta animalia itzal-errebelazio binomioaren zokorik ezkutuenetan elkartzen diren lekuetara. Geldirik egotea ez da aukera bat. Erakarmen-indar handiko istorioak dira eta giza-harremanak ditu abiapuntu. Ahots propioa duen idazlea da; estilo zuzena du eta xehetasunei ematen die garrantzia.