
Superbotereak. Hamar urrats eskola eraldatze bideanArgia

Liburu aurkezpena
Liburua Koldo Rabadanek aurkeztuko du.
Haurrei gabeziak ikusten iaioak gara, abilak gara, betiere 0-10 eskalan pentsatzen dugulako, “gabeziak” identifikatu eta konpontzen saiatu. Baina gabezia gisa ikusten ditugunak ez dute zertan gabezia izan: haurrek amets egiten dute, hegan egin nahi dute, irri egiten dute, ilusioa dute... eta irakasleok ez! Haurrek superbotereak dituzte eta irakasleok haiengandik kutsatu behar dugu.