Hik eta biok - Garbiñe Bereziartua Ana Jaunarena Onintza Legorburu Elixabete Perez Gaztelu

Hik eta biokEuskal Gaien Institutua-Deustuko Unibertsitatea

Mahaingurua

Ekitaldian parte hartuko dutenak: Garbiñe Bereziartua, Ana Jaunarena, Onintza Legorburu, Elixabete Perez Gaztelu, Beñat Arruti

Euskararen biziberritzearen testuinguruan hitanoaren biziberritzeari ere erreparatzen hasi zaio, hainbat ikuspegitatik, gainera (https://www.hitanoaz.eus/). Herri-hizkeretako hitanoa jaso eta aztertzeko lanak ugarituz doaz, eta ikuspegi morfologiko-linguistikoarekin batean, ikuspegi soziolinguistikoari ere garrantzi handia ematen ari dira bai ikertzaileak bai hizkuntza-ekintzaileak. Ildo horretan, toka eta noka erabiltzeko herrietako proposamenak eta ekimenak ere hazten doaz. Beste alde batetik, berriz, jakina da nokaren higadura are larriagoa dela tokarena baino eta galera horrek gizarteko genero-rolen banaketarekin zerikusi zuzena duela. 

Hori guztia kontuan hartuta eta egoeraren nondik norakoen berri zuzena eskuratzeko, mahai-inguru batean hitza eman nahi diegu aipatu hiru adarrak aldez edo moldez lantzen ari diren adituei, eta mahai-ingurura bertaratuei.

Abenduak 7

11:30 - 12:30

Talaia-Durangoko Museoa