Euskal emakume idazleen literatura klasikoa -  Amaia Alvarez Uria, liburuaren idazle gisa — Iratxe Retolaza, hitzaurregile gisa — Xabier Monasterio, argitaratzaile gisa

Euskal emakume idazleen literatura klasikoaTZ Testu Zaharrak

Liburu aurkezpena

EHUko irakasle dugun Amaia Alvarez Uriak aspaldiko mendeetan —XV. mendetik XX. mendera bitartean— euskaraz idatzi zuten emakumeei buruzko antologia jakingarria prestatu du, euskal literaturaren historian emakumearen ikuspegitik zegoen hutsunea bete nahian.

 Liburuak sei kapitulu luze samar ditu —bat mende bakoitzeko—, eta guztiek antolaketa bera dute: garai bakoitzeko testuinguru sozio-politikoa Euskal Herrian eta kanpoan; orduko kultura eta literaturaren joerak Euskal Herrian eta atzerrian; eta hautatutako emakume idazlearen/idazleen testu lagin komentatuak.

Liburuak xede dibulgatiboa du, eta testu zaharrak eguneratuak ageri dira.

Abenduak 6

14:30 - 15:00

Talaia – Landakogunea