MaskakBuruz buru
Disko aurkezpena
Maskak, musika proiektu bat da, 2021ean «Kakolak» izenarekin hasi zena. Kakolak, Itsasuko eta Bidarriko lagun taldeak, urte betez, Euskal Herriko bestak animatu ditu, euskal eta
nazioarteko Rock musika batzukinterpretatuz.
Gaur egun, Maskak taldekoak, musikaren maitale amorratuak gira, egun batez euskaraz idatzitako album bat sortzearen ideia eroa ukan dutenak. Euskara gure eguneroko bizitzaren parte haundi bat da eta garrantzitsua atxeman dugu, gure testuetan eta musiketan defendatzea. Kantubat konposatzen hasi ginen, ondotik bi, eta denborarekin, 12 kantu egin eta grabatzera iritsi gira. Gure ingurukoek gidatuta, gure ametsa errealitate bihurtu da. Gure asmoa, proiektua ahalik eta urrunen eramatea da, Euskal Herriko bazter guzietako eszenak inarrosiz.
Geroz eta antsia gehiago sortzen duen aktualitate baten aitzinean baita bizi-erritmo azkar eta estresagarriago baten aurrean ere, osasun mentala gogorki hunkitua da, batez ere gazteen artean. Osasun mentalaren gaia guttiegi aipatua dela uste dugulako eta gizarte komunikazio bide bat dela pentsatzen dugulako, gure kantu gehienek gai hori tratatzen dute. Hari gorri gisa, jendearen buruan gertatzen denaz hitz egin nahi dugu eta bakoitza bizi ditzakeen arazo mental edota psikologikoei buruzko kontakizunak kantatzen ditugu. Arrazoi honengatik deitu nahi izan dugu gure taldea : Maskak. Orohar, gure musika zatiek atmosfera malekoniatsu baina beroa dute.