Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak. - Miren Guilló, Mari Luz Esteban, Elisabete Alberdi

Odolaren matxinadak. Gorputza, politika eta afektuak.EHU Argitalpenak

Liburu aurkezpena

Aurkezpenean izanago dira: Miren Guilló, Mari Luz Esteban, Elisabete Alberdi 

Liburuak egun bizi ditugun hainbat aldaketa sozial eta kulturaletan murgiltzen gaitu, hilekoaren politika eta kultura alternatiboei buruzko etnografia bat abiapuntu harturik. Hilekoaren normatibitatea osatzen duten esanahi biomediko eta kultural nagusiak identifikatzeaz harago, azken hamarkadetan, borroka feministen ondorioz, horri erantzuten dioten praktika politiko, afektibo eta estetikoak zein genero konfigurazioak aztertzen ditu. Liburuak ibilbide etnografiko bat aurkezten digu, ikerketaren protagonisten gorputz-ibilbideen bitartez. 

Miren Guillók politika eta kultura menstrual alternatiboei buruzko liburu hau aurkezten du, gorputz-etnografiatik abiatuta eta gorputzaren antropologia, afektuen teoriak, medikuntzaren antropologia, teoria feministak eta hilekoaren azterketa kritikoak zimendutzat hartuta. Horren bitartez arakatzen ditu generoari, osasunari, kontsumoari eta politikari loturiko zenbait gizarte-aldaketa orokorragoak, ikuspuntu kritiko batetik.

Abenduak 6

13:00 - 13:30

Talaia – Landakogunea