Hiri gerra PalestinanEyal Weizman
Liburu aurkezpena
Palestinako hirien kontrako erasoetan, azken bi hamarkadetanm Istraelgo armadak ezohiko taktikak garatu ditu: kaleak zeharkatu beharrean paretak zeharkatzen zituzten, lurrak, sabaiak, egongelak, logelak, komunak. Kaleak zapaltzeari utzi zioten. Horrela palestinar borrokalarien itutik alde egiten zuten zibilen etxebizitzetan sartzen zirelako. Taktika horri "alderantzizko geometria" deitu ziote etan ahalegin teoriko eta estrategiko handia egin zuten Israelgo armadan. Deleuz eta Guattari irakurri zuten, Debord eta Derrida aipatzen zuten. Alderantzizko geometriak bira posmoderno bat eragin du hiri-gerran eta bestelako armada handiengan ere eragina izan du: Erresuma Batukoan, Australiakoan edota AEBen marinetan. Berriz ere, lurralde okupatuak eremuaren laborategi bilakatu dira eta gerora Irak edota Afganistango gerretan erabili dira estrategia berdinak.