Bat, bi, hiru kanta. Igual lau. (#itsasoadabidebakarra sessions)Ines Osinaga, Xerra Estudioa
Film emanaldia
Irupena: 20 minutu
Bideo entzunaldi kolektibo kontzeptua asmatu dugu, “Bat, bi, hiru kantu. Igual lau.” definitzen saiatzeko.
Egunerokotasunaren apropiazioa eginaz eta artea, hura kontsumitzeko ohiturarik ez dagoen lekuetara eramateko akzioa muinean izanik, lokalizazio desberdinetan eginiko performance soil bezain sotilen sorta da ‘Bat, bi, hiru kanta. Igual lau’ dokumental musikala.
Dokumental hau Ines Osinaga sortzailearen lanik pertsonalena eta kolektiboena den #itsasoadabidebakarra proiektuaren ikus-entzunezko spin-off-a da eta Xerra Estudioak zuzendu du.