Trikitixaren hurrengo kapitulua: hauspodun triklatuaXabier Malbadi
Aurkezpena
Trikitixa tradizionaltzat hartzen dugu jada Euskal Herrian, onerako eta txarrerako. Jatorri atzerritarrekoa den arren, euskaldunok berau hartu eta laster hasi ginen euskal doinuak jotzen. Honek, instrumentua bertakotzeaz gain, doinu horien transmisioan eta biziraupenean lagundu zuen. Aldiz, historikoki bertakoak ditugun instrumentu batzuei lekua jan zien: alboka, txistua, dultzaina... Gainera tradizional uste horretan, bere egungo egitura sakratutzat hartzera iritsi gara, bere egituran edozein aldaketa egitea estigmatizatuz eta bere garapena eragotziz. Ahaztua dugu XX. mendean oraindik akordeoia garapen bizi-bizian zegoela, eta hain zuzen garai hartan eginiko aldaketa batek bereizten duela gure trikitixa bestelako akordeoi bisonoroetatik. Kontextu hau errepasatu ondoren, egungo trikitiaren garapena berrartzeko proposamen batean murgilduko gara: triklatuan. Lehenengoz 2022an hauspo gabeko trikitixa bezala agertu zena, 2023an merkaturatu zen. Geroztik, merkatuaren erantzuna adituz garatzen jarraitu du eta oraingoan hauspo eta guzti dator, historia idazten den zerbait dela frogatuz, ez soilik irakurtzen dena. Ez galdu aukera hau trikitixaren hurrengo kapitulua aurrez aurre ikusi eta zuzenean entzuteko! Informazio gehiago: https://www.soinutxiki.eus