Iñaki Segurola etorriko ez litzatekeen ekitaldia(bera gogoan egingo duguna) - Alberdania

Ikuskizuna
Durangoko Museoan izango da ekitaldia
Iñaki Segurolaren ibilbide literario eta bizitza elkarrekin gogoratzeko ekitaldia izango da.
Aurten, apirilaren 15ean zendu zen Iñaki Segurola idazlea, eta, beraz, aurtengoa izango da haren heriotzaren ondorengo lehenbiziko Durangoko Azoka. Gure argitaletxean, Garbiñe Larrearekin lankidetzan, Iñakik argitaratzeko prest utzitako liburua argitaratu berri dugu: Ganorexia. Horren harira, literatura eta kulturaren alorreko hainbat kide elkartuko gara, Iñaki eta haren literatur lana Durangon ere presente egon daitezen.