gamer gela

Gamer GelaGame Erauntsia + Rolariak

Topaketa

Game Erauntsiak eta Rolariak, bakarrik edo lagunekin, jolasteaz gozatzeko tartea irekiko dute Azokaren erdian. 

Game Erauntsia ellkarteak euskal bideojokozaleen komunitatea osatzen du. Euskarazko bideojokoen, eta hauei lotutako edukien eskaintza urria ikusita, euskara eta bideojokoak uztartzeko hainbat ekimen abiatu ditu 2014. urtetik: jokoak euskaratzea, industriaren gaurkotasuna zein kritikak lantzeko blog komunitarioa eta podcast-a kudeatzea, txapelketak eta ekimenak prestatzea, Gamer Gelak nahiz bestelako tailerrak antolatzea, hitzaldiak eskaintzea, eta, orokorrean, bideojokozale euskaldunak elkartzeko espazioa eratzea izan dira Game Erauntsiaren eginkizun nagusiak. 

Informazio gehiago // https://gamerauntsia.eus 

Rolariak Euskaraz rola jolasten duen komunitatea. Topaketak, rol jokoak,... jarduera ugari rolaren inguruan sortzen dituen elkartea. 

Informazio gehiago // https://rolariak.eus 

Abenduak 7

12:00 - 14:00

Kabi@ - Landakogunea