TxistuKontzertua

Txistua XXI. mendeanSilboberri Txistu Elkartea

Kontzertua

Durangoko Jesuitak Ikastetxeko Arrupe aretoan izango da ektialdia.

Durangoko Silboberri Txistu Elkarteak antolatuta, kontzertuaren hamabosgarren edizioa ospatuko da.

Kontzertu honek beti aurkezten ditu txistuarekin zerikusia duten nobedadeak eta estreinaldiak, egungo musika lanak eta konpositore nabarmenenak. Oraingo honetan, estreinaldia Mercedes Zavala madrildar konpositorearena da.  Elkarteak egindako enkarguari txistu eta akordeoirako obra interesgarri batekin erantzun dio. Txisturako konposatzen duen lehen aldia da, eta Euskal Herritik kanpoko konpositoreen izenen zerrenda luzeari gehitu zaio. 

Egitarauak txistu eta akordeoi bikoteen obrak eta perkusio eta hirukotearenak tartekatzen ditu.

Sarrera doakoa da.

Abenduak 10

19:30 - 21:00

Durango +