Literatura eta musika euskaraz kaleratzen dugun sortzaileentzako plaza da. Ahotsenea, urteko lan berriak aurkezteko plaza da.
Bi gune ditu: musika eta literatura
Parte hartzeko honako baldintzak bete beharko dira:
1. Euskaraz sortutako lanak izatea.
2. Azoka egiten den urtean kaleratutakoak izatea (formatoa edo euskarria
edozein delarik).
3. Azokan salgai egon behar da aurkeztuko den nobedadea (formatua
edozein dela)
Musika. Gogoan izan ez direla kontzertuak, aurkezpenak baizik. Ahotseneako kide batek aurkeztuko du saio bakoitza, galdera eta guzti. Guztira, 25 minutuko aurkezpenak izango dira. Ez da onartuko euskara ez den beste hizkuntza batean aritzea.
Literatura. Solasaldiak,errezitaldia, performancea, akustikoakā¦ proposatu daitezke. Guztira, 25 minutuko aurkezpenak izango dira.
Lekuak: Musika aurkezpenak Plateruenan eta Literatura aurkezpenak behin behinean egokituko den gunean, Landakogunetik gertu.
Proposamenak aurkezteko azken eguna URRIAK 7