
Anastasini zirkuaMalen Amenabar eta Miren Amuriza

Liburu aurkezpena
Anastasinitarren istorioa jaso dute Miren Amurizak eta Malen Amenabarrek album narratibo esanguratsu honetan, 1936ko uztailean Lodosara iritsi zen zirkuarena. Espainiako Gerra Zibilaren hasierak bete-betean harrapatu zituen eta emanaldi bakarra eskaini zuten. Handik egun batzuetara, tropa frankistek zirkuko partaide gehienak afusilatu zituzten eta bertan behera botata geratu ziren beren material eta animalia gehienak; karpa handi bat eta zamalanetarako erabiltzen zuten elefante bat, besteak beste.
Elefante harekin topo egin zuen haurrarena da narrazio hau: “ez nintzaizuke hau kontatzen aritu behar, ahalik baxuen eta azkarren hitz egingo dizut, beraz, umeek elizan bezala”. Haur haren unibertsoa biltzen dute koadro errenazentisten arrastoan datozen argi-ilundun ilustrazio hauek. Sekretu txiki handi bat isilpean eduki ezin izan duen haur harena da liburu hau.