PiztiakXXX

Disko aurkezpena
Piztiak taldeak 2.021ean 30 urte bete zituen eta hori ospatzeko XXX diska aurkezten digute.
Bertan bi abesti berri “Barrun barrukuk” (Josu Aranbarri) eta “Begietara begiratu” (Txomin Uribe), gehi 30 urte hauetan atera dituzten 7 disken artean aukeratutako abesti zerrenda bat dago. Abesti berriek oso ondo agertzen dute Piztiak taldearen bi aurpegiak, bata rock amerikarra eta bestea rock iluna.
Biak 2021eko urria eta azaroa bitartean Urdulizko Tio Pete estudioetan grabatu zituen Jose Lastrak . Ekoizpena Piztiak talderarena (Lastra barne) izan da.