OrbelLur Hezea

Disko aurkezpena

Hegan diskoa –eguzki distiratsu bat ezkutatzen duen ozeano ilun baten gaineko bidaia– argitaratu eta 3 urtera, Orbel taldeko lau kideek iragarri dute 2022ko udazkenean Lur Hezea diskoarekin itzuliko direla. Lan berri hori osatzen duten 8 abestiek ere egunsentiko paisaiak marrazten dituzte, baina melodiak garbiagoak dira eta ahots ausartek garai bateko eresiak eta otoitzak gogorarazten dituzte. 

Moldaketei eta ekoizpenari dagokienez, Orbel osoki libratu da "post-rock" baldintza-agiritik, eta makina elektronikoak eta instrumentu tradizionalak uztartu ditu bigarren LP honen emozioak ñabartzeko. Garai bateko erritu pagano bat bezala, tribu-erritmoak eta hileta-zeremoniak nahasten ditu diskoak. Alderdi anitz dituen obra da, ongi pentsatua, eta giza zalapartaren artean oreka aurkitzen duena. 2022ko azaroan argitaratuko da Lur Hezea, Usopop Diskak eta Medication Time Records-en zigilupean.

Abenduak 11

13:20 - 13:50

Ahotsenea Musika – Plateruena