Irtera

Disko aurkezpena

IRTERA 2021eko irailean Donostia eta Trintxerpeko lau lagunek sortutako musika taldea da. Joseba Piñeiro (Kitarra), Gorka Daguerresar (Bateria) eta Iñaki Perezek (Baxua) txikitatik ezagutzen genuen elkar eta musika proiektu berri bat martxan jarri asmoz Saioa Seserekin (Ahotsa) elkartu ginen. 

Gustu musikal oso ezberdinak ditugu baina argi izan dugu hasieratik denon ekarpenak batu nahi genituela eta kantak sortzen hasi ginen jolastuz eta esperimentatuz. 2022ko udazkenean gure estreinuko lana izango denaren grabaketan hasi gara AME estudioetan, hainbat kontzertu eskeintzen ditugun bitartean.

Abenduak 11

16:50 - 17:20

Ahotsenea Musika – Plateruena (Ahotsenea Zuzenekoak)