Txomin Heguy - "Lur ilaunduan loreak"Maiatz

Liburu aurkezpena

Txomin Heguy hazpandarra irakasle egon zen 14 urtez eskola publikoan, antzerkilari, Bordaxuri taldearen sortzaile, Euskal Kultur Erakundeari zuzendari ondotik eta azkenik artista profesionala. Bere bigarren poesia liburua plazaratzen du, olerkiz, zuhur hitzez, alegiez, aipuez osatua. Hitzak eta hitz soinuak jostailu, denbora iheskorra, harreman eta komunikazioaren arteko leizea, irudiaren tirania, maitasuna, Ama Lurra, erotismoa, izadia, zorion une batzuen bilaketa adierazteko… Hots, hondamenaren erdian, bizitza disdira bakoitzaren goraipamena.

Abenduak 11

12:00 - 12:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola (Ahotsenea Solasaldiak)