Angel Erro"Poema liburu bat -irakurtzeko jarraibideak" Erein

Liburu aurkezpena

Poeta bat hitzordu bat du “maitea” delako batekin, afaldu ondoren hotelera eraman eta hurrengo egunean ia elkarrekin esnatzen dira. Igerilari plusmarkista ohi bat berea ez den etxe edo auto batean saiatzen da sartzen. Umezurtz bat negarrez ari da. Filosofo heretiko batek suizidio oharra idazten du. Bikote homosexual bat ez da ados jartzen limoiondoek fruitua noiz ematen duten. Mister Bizkaia ere baden xabalina jaurtilari olinpiko batek Lauaxetaren olerki batean nahasita amaitzen du. Komuneko argia itzaltzen zaio komunontzian irakurtzen ari den bati. Gizon susmagarri batek atzamarrez zenbatzen ditu diskoteka batean dantzan direnei begiratu bitartean.

Abenduak 11

13:00 - 13:30

Ahotsenea Literatura – Musika Eskola