
Ilunetik ArgiraMarkel Onaindia Txabarri

Film emanaldia
Dokumentala.
Kristina Mardaras eta Justo Alberdi Iurretako Goiuria ikastolaren argazki eta dokumentuak begiratzen dabiltza etxean. Konturatu dira oso datu gutxi dagoela gordeta 1968tik 1981era bitartean herrian egondako proiektu euskaltzale haren inguruan, eta otu zaie interesgarria izan daitekeela historia hura ikertzea. Horrela, atzera begirako bidai bat hasiko dute, Frankismoaren aurrean euskararen alde altxatu ziren une historikora, euren bizitzan mugarri izan zen garaira.