ProsopagnosiaEkain Martínez de Lizarduy
Film emanaldia
Iraupena: 11 minutu.
Prosopagnosia (grezieratik), aurpegien itsutasuna ere deitua, gizartearen zati batek pairatzen duen gaixotasuna da, jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten diona eta kasurik larrienetan bere aurpegia ere ezagutzeko gai ez dena. Denok al dugu prosopagnosi mailaren bat? Gutako asko "itsu" heldu gara helduarora, ez baitugu bidean tarterik hartu nor garen ezagutzeko, izan nahi dugunari buruz hausnartzeko eta izan nahi dugunarekin koherentziaz jokatzen ari garela bermatzeko.
Film labur honekin hausnarketa bultzatu nahi dugu, ikusleak bidaia bat egin dezan bere barneraino eta une bat har dezan bere erraietara begiratzeko eta zergatik ez, orain eta hemen, bidaia bat hasteko non dagoen ikusteko, inoiz ez baita berandu. Ala bai? Animatzen zara gurekin bidaia honetan?