Olaia InziarteLehengo Lepotikan Burua

Disko aurkezpena
Olaia Inziartek bere lehen diska, "Lehengo Lepotikan Burua", kaleratu du, sonoritate tradizionalena abangoardistarenarekin harilkatuz. Nafarroan gero eta indar handiagoa hartzen ari den energiaz eta jakinminez betetako artisten belaunaldi berriaren parte da. Kokatuta dagoen soinu-espazioaren adierazpena dugu diska hau, eta, oro har, pop ilun baten baitan dabilen arren, Nafarroako kantutegi tradizionalari erreferentzia etengabeak daude bertan. Melodia gogoraerraz eta alternatiboetan oinarritutako eraginen bilduma bat dela erran genezake, etxearen eta sustraien baitan ari dena, modu intimoan beti ere.