Maraca Diablo

Disko aurkezpena

Hail Zigurat! eta El Regreso del Niño Indio lan pertsonalen ondoren talde-lanean gatozkizue oraingoan; gehiago gara, eta jakina, bakoitzak bere erara astintzen ditu marakak. Ina ez dago bakarrik hemen. Soinu eta doinu berriekin gatoz, etxetik urrutira gabe bildutako istorioak dakartzagu, aspaldikoak eta gaur egunekoak, oihartzun egiten digutenak ozen, nahiz eta hitzon esanahia ez den erabat gure eskuetan kabitzen. Susmoa dugu suarekin ari garela ondorioen jakitun izan gabe. Bada salaketa, badira ametsak eta istorio ilunak, beldurrak, heriotza, maitasuna, hutsa edo epika. Betiko Maraca Diablon ohikoa den soinu berrien bilaketa ez da falta honakoan ere, bai hots eta ahotsei dagokienean zein errekreazio melodiko, harmoniko zein kontrapuntukoan, eskura dauden kartei muzin egin gabe, izan organiko, sintetiko edo sobrenatural.

Abenduak 7

15:40 - 16:10

Ahotsenea Musika – Plateruena

Ikusi