
2deo LaborategiaEuskal edukien plataformak

Aurkezpena
2deo ikus-entzunezkoen sektorean lan egiten duten profesionalentzako eta arlo horretan proiektu bat garatu nahi duen edonorentzako laborategia da. Horretarako, 2deok esperimentazioaren inguruan lan egiten du ikus-entzunezko ekoizpenari lotutako esparru guztietan: sormen-prozesua, hedapena, formatuak, estetika eta teknologia. Laborategiak honako hauek eskaintzen ditu: prestakuntza, aholkularitza, informazioa, esperimentatu nahi dutenei laguntzeko prest dauden erraztaileak eta punta-puntako baliabide teknologikoak.