Iratxoak eta gabon magikoakMezulari
Liburu aurkezpena
4-9 urte bitarteko umeentzat.
Gookapik Iratxoak bildumako ipuin berria aurkeztuko du: “Iratxoak eta gabon magikoak”. Aurkezpen honetan Antton Irustak, ipuinaren idazleak, ilusio eta irudimenez beteriko kontakizun labur baten bidez, iratxoen mundua aurkeztuko die haurrei. Irustarekin batera, Ayanta Garcíak, ipuinaren ilustratzaileak, kontakizunaren haria jarraituz marrazki bat egingo du momentuan bertan, non haurrek ideiak emanez parte hartu ahal izango duten, artelan kolektibo bat sortuz. Amaitzeko, Iñigito Txapelpunk musikaria izango dugu, ipuineko “Gabon magikoak” gabon-kanta abestuko duena, Iratxoak protagonista dituen bideoklip animatu baten laguntzaz.