Eduki digitala euskaraz DA!Ikasle Goiza
Solasaldia
Hiru saio izango dira: 10:30 / 11:20 /12:10
Saio honen abiapuntua, eduki digitalaren erabilera eta euskara izango dira. Ikus-entzunezko edukiak duen egungo eskaintza aintzat hartuz eta plataforma digitalekin gazteenek duten hartu-emana kontutan izanik, hizkuntza ohituren gaia erdigunean jarriko da teoria eta praktika uztartuko dituen tailerrean.
Jada sortuta dauden bitartekoetan trebatzeko tartea izango dute gazteek, egun existitzen diren tresna eta baliabideak haien eskura jarriz. Finean, sortzaile plataformetan euskara hautu bat izan dadin sentsibilizatu nahi dira gazteak eta edukia euskaraz dagoen tokietara nola jo erakutsiko zaie horretarako.
Eduki digitalaren haritik tiraka, euskararen jabekuntzan eta erabileran eragin, eta
kontsumitzen, sortzen edo gozatzen diren pantailak (sare sozial, streaming plataforma, telesail, zinema, bideo-joko, telebista…) zein martxan dauden ekimenak ikusgarri egitea lortu nahi da.
Pantailak Euskaraz ekimeneko kideek tailer teoriko-praktikoa eskainiko dute.
Laburbilduz, saioan ikasleei euskaraz zer-non ikusi azalduko zaie horretarako plataformen zein zinema estreinaldien berri emanez.